Hau dokumentuaren bertsio zahar bat da!


This translation is older than the original page and might be outdated. See what has changed.

Translations of this page:

"La vía de la simplicidad. Hacia un mundo sostenible y justo"

La vía de la simplicidad (Ted Trainer) Jatorrizko izenburua: The Transition to a Sustainable and Just World.

ISBN: 978-84-9879-658-2.

360 orrialde.

Argitaletxea: Trotta.

1. argitalpena (2017 urtarrila).

Koadernazio: errustikoa.

Neurriak: 145 x 230 mm.

Pisua: 200 g.

La Vía de la Simplicidad liburuan Ted Trainer-ek bere obra osoan zehar islatu dituen gaiak sakonki argitzen ditu. Hasierako planteamendua honako hau da: geure bizimodua jasanezina da, eta jasanezintasun hau ez da soilik materiala, gizarte mailan eta kulturalki ere nabarmentzen delarik.

Liburuaren lehenengo atalak jasanezintasun multidimentsional honen egoera osatzen duten elementu guztien azterketa hartzen du bere baitan. Liburuaren gainontzekoa antza denez hurbiltzen ari den zibilizazioaren kolapsoari bizirauteko eta gutxirekin hobeto bizitzeko proposamen praktiko eta estrategiko baten garapenari eskainita dago. Bere estrategia eta proposatzen duen etorkizuneko bizimodu hori uztartzeko Sinpletasunaren Bidea (The Simpler Way) esamoldea erabiltzen du, honako ezaugarri hauek planteatuz: bizimodu askoz sinpleagoak; eskala txikiko ekonomia autosufizienteak, gizarte kontrol baxukoak, hazkuntzarik gabekoak eta benetako beharrak asetzeko, irabaziak sustatu beharrean; demokrazia zuzenean eta funtzionamendu kooperatiboetan oinarritutako gobernu lokaletako sistemetan; eta munduaren ikuspegiaren eta baloreen eraldaketa erradikala.

Parte I. Sinopsis.

  • 1. Un resumen de la tesis.

Parte II. El problema, la solución.

  • 2. La situación actual. Obtener un buen diagnóstico.
  • 3. La economía: origen de buena parte de nuestros problemas.
  • 4. La nueva economía.
  • 5. El desarrollo del Tercer Mundo.
  • 6. Gobierno.
  • 7. La cohesión social y la calidad de vida.
  • 8. Paz y conflictos internacionales.
  • 9. Educación.
  • 10. Valores e ideas: ¿el mayor problema de todos?.
  • 11. En resumen.

Parte III. ¿Cómo llegamos allí?

  • 12. Una mirada crítica a las filosofías y las estrategias para la acción.
  • 13. Una estrategia práctica.
  • Post scriptum: comentarios en torno al movimiento por el Decrecimiento.
  • Bibliografía.
“Atzerako kontaketa garaian gaudelarik, gizarte industrialen kolapsorantz ziztu bizian goazelarik, planetako bururik onenetariko batzuk -eta bihotzik jatorrenetarikoak- katastrofe historiko horren ondoriorik latzenak ekiditeko alternatibak proposatzen jarraitzen dute, eta bizitza on batetarako aukerak zabaltzen saiatzen jarraitzen dute. Esfortzu hortan, Ted Trainer-en liburu honek postu bikaina betetzen du. Ematen dituen erantzunen xehetasunekin ados ala ez egongo zarete, baina planteatzen dituen galdera guztiak erabat egokiak dira.” (Jorge Riechmann)
“Zenbait hamarkadatan zehar, Ted Trainer-ek Sinpletasunaren Bidea (The Simpler Way) deituriko gizarte aldaketarako teoria garrantzitsu bat garatu eta doitu du. Bere abiapuntua, egoera globalaren krisia lurralde garatuenen gehiegizko kontsumoan oinarritzen dela da, eta bidezko mundu jasangarri batetara zuzendutako edozein trantsiziok, gehiegi kontsumitzen ari diren horiek materialki askoz sinpleagoak diren bizimoduetara igaro behar direla argudiatzen du. Horixe da geure mundu mailako arazoaren aurreko konponbide erradikala, jende asko -mugimendu ekologistaren partaideen gehiengoa barne- onartzeko prest ez dagoen arren. Hala ere, Trainerrek ez du arazorik horri buruz hitz egiteko, izan ere bere azken ondorioetara eramaten bait du. Iruditu dezakeenaren arren, Sinpletasunaren Bideak ez du sakrifizio edo pribaziorik suposatu behar; bizitza on bat izateko nahikoaren ideia besarkatzea suposatzen du, eta oinarri hortatik abiatuko diren gizarte sistema eta eredu ekonomikoen sorrera.” (Samuel Alexander)
“Krisi globalaren faktorerik garrantzitsuena gehiegizko kontsumoa denez gero, gizarte jasangarri bat lortzeko abiapunturik argiena gehiegi kontsumitzen ari diren horiek ikuspegi material batetik bizimodu sinpleagoak eramatera aldatzea da. Hori da Trainerrek sendo eta oso modu azkarrean garatu duen ideia. Trainerren ekarpena etorkizunean goraipatua izango da dudarik gabe, gaur egungo jendearen gehiengoa hortarako prest ez egon arren. Hala ere izan liteke badatorren gabezia garaiak, petrolio garestiak eta gainjarritako krisi ekologikoek dena aldatzea, eta momentu horretan, trantsiziorako plan xehetu bat edukiko dugu, nahiko garatua gainera.” (Samuel Alexander)
“«Eginkizuna astronomikoki zaila da, eta baliteke posible ez izatea», berak onartzen du. Baina aldi berean, beharrezkoa den iraultza baketsua disfrutatu eta erraz lor dezakegun iraultza bat izan daitekeela sinisten du, jendeak hori desiratzen duela erabakiko balu nahikoa izango zelarik. Horixe da Trainerrek bidaltzen digun itxaropen erradikalezko mezua, berak sakonki aztertzen duen beldurrezko testuinguru globalaren bihotzean. Eginkizun iraultzailea Sinpletasunaren Bide-rako trantsizioa gerta dadin kontzientziaren garapena dela baieztatzen digu.” (Samuel Alexander)
“Trainerrek proposatzen duena kapitalismoa alde batetara uzteko alternatiba praktiko eta konkretu bat da, nere ustez erabat gauzagarria. Hau aurrera eramateko, Kooperatiba Integralen antzera, autogestioan eta kooperazioan, amankomuneko jabetzan, bizimodu sinple eta demokrazia zuzenean oinarritutako, eta kontrapotere eginkizunarekin, tokiko erakundeak sortzea beharrezkoa litzateke. Modu hontan hazkunderik gabeko gizarte (zibilizazio) postkapitalista berri baten oinarriak eratuko litzateke. (…) Trainerren proposamen teorikoak, beste askoren artean, zibilizazioaren egoeraren analisi gordin eta errealista, eta analisi honekiko erabat koherentea den estrategia zabal batekin hobekien konbinatzen duenetarikoa dela uste dut.” (Manuel Casal Lodeiro)
“Beherakada energetikoak eraman gaitzakeen egoerarik desiragarrienaren laburpen argi eta ulergarria. Bere liburuarekin, gerturatzen ari den ekofaszismoa eta kapitalismo berdearen aurrean kontrapisu egiteko ikuspegi ezinbesteko bat plazaratzen du eztabaida publikora.” (Adrián Almazán)