Hau dokumentuaren bertsio zahar bat da!


This translation is older than the original page and might be outdated. See what has changed.

FIXME This page is not fully translated, yet. Please help completing the translation.
(remove this paragraph once the translation is finished)

Translations of this page:

Ted Trainer

Wiki hau 2016 urteko abenduaren 21ean jaiotzen da (Hego Gales Berriko udako solstizioa), Iberiar Penintsulako hizkuntzen erabiltzaileen artean Frederick (Ted) Trainer eta bere obraren aurkezpena egiteko. Touda Elkartea eta Erresilientzia Institutuaren ekimena da.

Ted TrainerFrederick E. Ted Trainer (1941) Australiako autore eta aktibista bat da, nazioartean Petrolioaren Zenit-aren dibulgazioagatik eta post-petrolio Trantsizioaren aldeko mugimenduetan aditua izateagatik ezaguna. Hego Gales Berriko Unibertsitatean (Sidney) hizlari izan da 1970.eko hamarkadatik aurrera, Gizarte Ekintza arloan ere irakasle elkartua izan zelarik bertan. Permakultura eta bizimodu sinple baten garapena hedatzeko ideiarekin, Sidney-tik gertu espazio bat kudeatu du, eta Simplicity Institute australiarraren erreferente garrantzitsuenetariko bat da.

Mundu mailako aldizkarietan artikuluak argitaratu ditu, eta liburu anitz idatzi ditu, batez ere jasangarritasunari buruz. Gaur egunera arte, bere obren artean erreferentziatu eta ezagunenetariko bat Renewable energy cannot sustain a consumer society da, 2007.urtean Springer-ek argitaratua. The Simpler Way (Sinpletasunaren Bidea) izenarekin trantsizio ekosozialaren proposamenik osoenetariko bat garatu du, he Transition to a Sustainable and Just World (2010) liburuan xehetua. 2017.urtean gazteleraz argitaratu da, bereziki momenturako autoreak berrikusia eta luzatua. La Via de la Simplicidad: hacia un mundo más sostenible y justo, dudarik gabe bere karrerako obrarik garrantzitsuena da, eta Gizadiaren etorkizunarentzako esanguratsuena.

(Berrienetik lehengoetara.)

“Geure ortua lantzerako orduan, geure seme-alaben hezkuntzan pentsatzen dugun bakoitzean, inguratzen gaituenaren aurreko arekiko nazka sentitzen dugun bakoitzean, Irakasle honen mezua gogoan izango dugu. Gaur egun bere mezuaren oihartzuna nazioarteko aktibisten testuingurutik kanpo entzuten ez den arren – batez ere ingelesa erabiltzen diren herrialdeetakoak-, bere ideiak toki askotan fruitu emango duen hazi bat dela ziur naiz.” (Manuel Casal Lodeiro)

(Beste hizkuntzatan argitaratutako artikulu, liburuak, etab. hizkuntza horietara eskainitako orrialdeetan erreferentziatuta daude eta ez dira hontan gehitzen.)