Hau dokumentuaren bertsio zahar bat da!
Ted Trainer
Wiki honen aurkezpena
Wiki hau 2016 urteko abenduaren 21ean jaiotzen da (Hego Gales Berriko udako solstizioa), Iberiar Penintsulako hizkuntzen erabiltzaileen artean Frederick (Ted) Trainer eta bere obraren aurkezpena egiteko. Touda Elkartea eta Erresilientzia Institutuaren ekimena da.
Ted-i buruz
Frederick E. Ted Trainer (1941) Australiako autore eta aktibista bat da, nazioartean Petrolioaren Zenit-aren dibulgazioagatik eta post-petrolio Trantsizioaren aldeko mugimenduetan aditua izateagatik ezaguna. Hego Gales Berriko Unibertsitatean (Sidney) hizlari izan da 1970.eko hamarkadatik aurrera, Gizarte Ekintza arloan ere irakasle elkartua izan zelarik bertan. Permakultura eta bizimodu sinple baten garapena hedatzeko ideiarekin, Sidney-tik gertu espazio bat kudeatu du, eta Simplicity Institute australiarraren erreferente garrantzitsuenetariko bat da.
Mundu mailako aldizkarietan artikuluak argitaratu ditu, eta liburu anitz idatzi ditu, batez ere jasangarritasunari buruz. Gaur egunera arte, bere obren artean erreferentziatu eta ezagunenetariko bat Renewable energy cannot sustain a consumer society da, 2007.urtean Springer-ek argitaratua. The Simpler Way (Sinpletasunaren Bidea) izenarekin trantsizio ekosozialaren proposamenik osoenetariko bat garatu du, he Transition to a Sustainable and Just World (2010) liburuan xehetua. 2017.urtean gazteleraz argitaratu da, bereziki momenturako autoreak berrikusia eta luzatua. La Via de la Simplicidad: hacia un mundo más sostenible y justo, dudarik gabe bere karrerako obrarik garrantzitsuena da, eta Gizadiaren etorkizunarentzako esanguratsuena.
Liburuak gazteleraz
Artikuluak euskeraz
- Alexander, Samuel (2016): “Ted Trainer eta Sinpletasunaren Bidea”, 15/15\15 - Zibilizazio berrirako aldizkaria. The Simplicity Collective-n argitaratutako textu baten itzulpena, Ariadna Villate Jimenez-ek euskaratua.
Artikuluak gazteleraz
(Berrienetik lehengoetara.)
- Alexander, Samuel (prestatze prozesuan): “Ted Trainer y la Vía de la Simplicidad”, Papeles nº 135.
- Rutherford, Jonathon (2016): “Entrevista a Ted Trainer: el problema es el capitalismo-consumista”, Espai Marx (20/10/2016). Green Left Weeklyan argitaratutako artikulu baten itzulpena (07/11/2011).
- Trainer, Ted (2013): “Un principio táctico básico: ¡No nos enfrentemos al capitalismo!”. The Transition to a Sustainable and Just World zati baten itzulpena (2010).
- Trainer, Ted (s.d.): “¿Entienden bien sus defensores las implicaciones políticas radicales de una economía de crecimiento cero?”, Sin Permiso. Real World Economics Review-en 2011.ko irailaren 6an argitaratutako artikulu baten itzulpena.
Dokumentalak eta beste bideo batzuk
- Happen Films (2016): A Simpler Way: Crisis as Opportunity (subtitulado en castellano por la Asociación Touda).
Si los subtítulos no aparecen directamente en castellano, tendrás que cambiarlos manualmente en la configuración del vídeo (rueda dentada en la parte inferior derecha del mismo
Ted-i buruz esan da
“Geure ortua lantzerako orduan, geure seme-alaben hezkuntzan pentsatzen dugun bakoitzean, inguratzen gaituenaren aurreko arekiko nazka sentitzen dugun bakoitzean, Irakasle honen mezua gogoan izango dugu. Gaur egun bere mezuaren oihartzuna nazioarteko aktibisten testuingurutik kanpo entzuten ez den arren – batez ere ingelesa erabiltzen diren herrialdeetakoak-, bere ideiak toki askotan fruitu emango duen hazi bat dela ziur naiz.” (Manuel Casal Lodeiro)
Beste hizkuntzetan
(Beste hizkuntzatan argitaratutako artikulu, liburuak, etab. hizkuntza horietara eskainitako orrialdeetan erreferentziatuta daude eta ez dira hontan gehitzen.)